Azkoitiarrak Espainiako Kluben arteko Kros Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 25a, 11:51
Arakistain, Aleson eta Egino, Linaresen. (Argazkia: Xeye)

Xeye taldeko Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino korrikalari azkoitiarrek Espainiako Kluben Kros Txapelketan parte hartu zuten atzo, igandea, Linaresen (Andaluzia, Espainia).

Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino atleta azkoitiarrak eta Eneritz Aramendi azpeitiarra Espainiako Kluben Kros Txapelketako finalean lehiatu ziren atzo, otsailak 24, Andaluziako Linares herrian. 20 urtez azpikoen mailan aritu ziren hiru azkoitiarrak, eta 27. postuan sailkatu ziren. Duela gutxi jantzi zuten Euskadiko txapela, Ordizian irabazita, eta, ondorioz, Linaresko txapelketan aritzeko txartela lortu zuten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide