Xeyeko 20 urtez azpiko emakumezkoen taldea, Euskadiko txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 4a, 10:45
Xeyeko emakumeak podiumean, Jose Antonio Zulaika entrenatzailearekin.

Xeye taldeko Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino azkoitiarrak eta Eneritz Aramendi azpeitiarra dominarekin itzuli dira asteburuan etxera, 20 urtez azpiko Euskadiko Kros Txapelketa irabazita.

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Txindoki Krosa jokatu zuten Xeye atletismo taldeko korrikalariak Ordiziako Oianguko parkean atzo, igandea. Aurten, gainera, Euskadiko Kros Txapelketarekin bat egin du probak. Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino azkoitiarrak eta Eneritz Aramendi azpeitiarra, podiumera igo ziren, 20 urte azpiko emakumezkoen taldekako mailan korrikalari azkarrenak izan zirelako. Guztira, 5.780 metroko proba egin zuten. Proba hori irabazita, otsailaren 24an estatuko kluben arteko txapelketa jokatu dute azkoitiarrek Linaresen (Jaen, Espainia).

Txapelketan zortzi lasterketa jokatu ziren. Guztira, 670 korrikalarik parte hartu zuten; 416 gizonezkok eta 254 emakumezkok.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide