'Border', 'Asterix' eta 'El vicio del poder' filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 30a, 09:19
'Asterix: hedabe magikoaren sekretua' filma.

Datorren asteburuan, hiru film eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian. 'Border', 'Asterix: edabe magikoaren sekretua' eta 'El vicio del poder' filmak emango dituzte. Zapatuan ez da film emanaldirik izango, 'Rita' antzezlana dela eta.

Ostiralean, 22:00etan, zine forumari dagokion 'Border' filma eskainiko dute. Igandean, 17:15ean, haurrentzako 'Asterix: edabe magikoaren sekretua' filma emango dute, euskaraz. 'El vicio del poder' filma, berriz, igandean 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Ikusi ondoren filmen aurrerapen bideoak:

'Border' filma:

 

'Asterix: edabe magikoaren sekretua' filma:

 

'El vicio del poder' filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide