'Rita' antzezlana taularatuko dute zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 28a, 10:00
Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza antzezleak. (Argazkia: Txalo)

Datorren zapatuan, otsailak 2, 'Rita' antzezlana eskainiko dute, Baztartxo Antzokian. 19:30ean hasiko da antzerkia.

Txalo Produkzioak egindakoa eta Begoña Bilbaok zuzendutako antzerkia da 'Rita'. Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza antzezleak izango dira laneko protagonistak. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea.

Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du, eta, Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izango da irakaslerik onena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide