Zozkatu ditu Maxixatzenek Izaroren kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 10a, 18:41
Aitor Beneitez Sagarzazu, sarreren irabazlea.

Azaroaren 10ean Baztartxo antzokian Izaro Andres bakarlariak emango duen kontzertua zuzenean ikusteko bi sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Hona hemen irabazlearen izen-abizenak:

 

Izaroren kontzerturako bi sarrerak honako bazkideak eskuratuko ditu: Aitor Beneitez Sagarzazu. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena Esku Bidez taldea zen.

Irabazleak Maxixatzenen bulegoan jaso beharko ditu sarrerak. Gaurtik aurrera eskuragai izango ditu kontzerturako sarrerak.

36 bazkidek hartu duzue parte zozketan. Eskerrik asko eta zorte on hurrengoan!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide