Izaroren kontzerturako sarrerak, salgai

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 10a, 09:43

Izaro Andres bakarlariak Baztartxo Antzokian emango du kontzertua azaroaren 10ean, 20:00etan. Emanaldirako sarrerak gaur jarri ditu saltzen errefuxiatuen aldeko Esku Bidez elkarteak.

 

Orbela tabernan, Ñam Ñam gozoki dendan eta Hazia dendan erosi ahal izango dira sarrerak, 15 euroren truke. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, azaroaren 10ean bertan eskuratu ahal izango dira Baztartxoko leihatilan, baina orduan sarrerek 18 euro balioko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide