Udalak fisioterapia zentroan eta Bilbon gertaturiko eraso matxistak salatu du

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 26a, 18:32

Udalak «gogor» salatu du gertaturikoa, emakumearen duintasunaren aurka doazen jokabide matxistak «onartezinak» direlako gure herrian. Ongizate saila harremanetan jarri da emakumearekin, Udalak eskura dituen baliabideak eskaintzeko.

 

«Egin diezaiogun aurre guztion artean gaitz honi. Orain arte horrelako testigantzak ezkutuan gordetzen ziren. Lortu dugu ozen gaitzestea. Lor dezagun gaitzespen beharrik gabeko gizarte parekidea», azaldu du Udalak.

Horrelako «gertaera deitoragarrien» aurrean, Udalak gogorarazi du Udalaren zerbitzuak eta baliabideak euren esku dituztela (943 85 71 74).

 

Hilketa matxista, Bilbon

Eudelen gaitzespenarekin bat eginez, Azkoitiko Udalak bere «gaitzespen irmoena» azaldu nahi du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta biktimaren hurbilekoei.

«Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina», dio Udalak. Udalak bat egiten duela gaineratu du antolatzen diren gaitzespen ekimen guztiekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide