Rallyko autoek ikusmina piztu dute plazan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 19a, 11:57

Gaur, zapatua, jokatuko da Azkoitiko X. Rallysprinta Errebueltie Eskudeixek antolatuta, Elosutik barrena. Goizean plazan egon dira autoak egiaztatzen, eta hainbat lagun bildu dira autoen inguruan. 13:45era arte plazan aparkatuta egongo dira autoak, herritarren gozamenerako. 

13:45ean, banan-banan minuturo irtengo dira autoak plazatik. Eta 14:30ean hasiko da lasterketa Elosuko txatartegian.

Guztira, 51 parte hartzailek eman dute izena, eta horietatik bi gidari dira azkoitiarrak: Iraitz Olariaga eta Mikel Madinabeitia. Zazpi kilometroko ibilbidean, hiru aldiz igaroko dira autoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide