'Epelde' eta 'Lutxurdio' sanjosetako trikiti jaialdian

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 19a, 08:27
Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Eugenio Gisasola 'Lutxurdio' urretxuarra panderoarekin eta Tomas Soraluze 'Epelde' azkoitiarra trikitiarekin, herenegun 2018ko Sanjosetako Trikiti Jaialdian parte hartu zuen bikoteetako bat izan zen.

 

Belaunaldi askotako trikitilariak elkartu ziren Soreasun. Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek zabaldu zuten jaialdia, eta ondoren oholtzan izan ziren Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II.a eta Andonegi, Epelde eta Luxurdio eta Ttipika taldea. Festari bukaera emateko, soinu, pandero eta gitarra jotzaile guztiak atera ziren oholtzara, bi pieza elkarrekin jotzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide