Maxixatzenen zozketak

'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 7a, 12:54

Datorren zapatuan, 18:00etan, Baztartxon izango den Alizia lurralde miresgarrian haurrentzako antzezlana ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostiralean.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein da Alizia lurralde miresgarrian antzezlanaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, martxoaren 9a baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko du Webarruen.