Inauteriak 2018

Aurtengo inauterietako egitaraua

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 7a, 10:25

Hurrengo asteburura begira, batzuk mozorroak lortzen hasiak dira, eta beste batzuk, karrozei azken ukituak ematen ari dira. Ostiralean eta zapatuan ospatuko dira herrian inauteriak, eta horrekin lotuta, aurten izango diren ekintzak jakinarazi ditu Udalak.

 

Otsailak 9, ostirala:

16:00etan, ikastetxeetako umeen kalejira.

17:00etan, herriko plazan, umeentzako merienda.

17:00etan, Gure pilotalekuan, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin.

21:30etik 23:30era, Elkargunean, 12-17 urte bitarteko gazteentzat Mozorro Lehiaketa eta Disko Festa DJ Xabi Fest-ekin. Udalak jakinarazi duenez, sariak egongo dira.

 

Otsailak 10, zapatua:

12:00etan, Txalkor Txistulari Taldearen kalejira.

17:00etan, Txantxariak kale ikuskizuna, Elkargunean.

19:00etan, Azkoitiko Musika Banda eta Bizkargi Musika Eskolako Banda Txikiaren kalejira.

19:00etan, Kantu Kolore haur berbena.

20:00etatik 21:00etara, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.

22:00etan, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.

00:00etan, herriko plazan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Oharra: mozorro lehiaketan parte hartzen dutenek, 19:00etatik 20:30era, eliz ataritik pasa beharko dute. Tabernak ikustera 20:30etik aurrera pasatuko dira epaimahaikideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide