'90. hamarkadako telezaborra', 'Nordeko Euskandinabuk' eta Etxe Aitz mozorro lehiaketako irabazleak

  Festak  Azkoitia

Hiru kategoriatan banatu dituzte aurten ere Mozorro lehiaketako sariak: talde handiak, talde txikiak eta tabernak. Guztira, 1.800 euro banatu ditu Udalak zortzi irabazleen artean. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Txikienak hasi dira inauteriak ospatzen

  Festak  Azkoitia

Inauteriekin bat eginez, txikienek mozorroa soinean jantzi eta saltoka hasi dute festa. Eguraldiarengatik kalean kalejira egin ez badute ere, giro alaian hasi dituzte inauteriak Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Txaranga, umorea, algarak, saltoak, oihuak... denetarik izan da, eguraldia goibela atera den arren.

»» Ikusi argazki guztiak (155)

Hamahiru taldek eta lau tabernak hartuko dute parte inauterietako mozorro eta apainketa lehiaketan

  Festak  Azkoitia

Hamahiru taldek eta lau tabernak hartuko dute parte inauterietako mozorro eta apainketa lehiaketan

Guztira hamahiru taldek eman dute izena aurtengo inauterietako mozorro lehiaketan. Sei talde txikik hartuko dute parte, eta zazpi talde handik. Taberna apainketa lehiaketan, berriz, lau talde lehiatuko dira.

Umeen inauterietako kalejira, bertan behera

  Festak  Azkoitia

Umeen inauterietako kalejira, bertan behera

Eguraldiaren iragarpen txarra dela eta, umeen inauterietako kalejira bertan behera gelditzea erabaki dute ikastetxeek. Hori dela eta, haurrek ikastetxeetan igaroko dute arratsaldea, eta festari amaiera Gurea pilotalekuan emango diote, Oihan Vegak eskainitako musika dantzaldiarekin. Bestalde, Udalak argi utzi nahi izan du ez duela inolako zerikusirik kalejira bertan behera uzteko erabakian, Xabier Munibe Ikastolaren eta Floreaga Salestar Ikastetxearen erabakia izan baita.

Eguraldia dela eta, Oihan Vegaren eta Txantxariaken emanaldiak tokiz aldatuko dira

  Festak  Azkoitia

Eguraldia dela eta, Oihan Vegaren eta Txantxariaken emanaldiak tokiz aldatuko dira

Eguraldi hotza dela eta, Udalak biharko Oihan Vegaren emanaldia eta larunbateko Txantxariaken ikuskizuna tokiz aldatzea erabaki du, 'espazio itxietan jendea erosoago eta epelago egongo delako'.

Inauterietako lehiaketetan izena emateko epea ostegunean itxiko da

  Festak  Azkoitia

Inauterietako lehiaketetan izena emateko epea ostegunean itxiko da

Gaur, otsailak 8, amaituko da inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izen emate epea.

Aurtengo inauterietako egitaraua

  Festak  Azkoitia

Aurtengo inauterietako egitaraua

Hurrengo asteburura begira, batzuk mozorroak lortzen hasiak dira, eta beste batzuk, karrozei azken ukituak ematen ari dira. Ostiralean eta zapatuan ospatuko dira herrian inauteriak, eta horrekin lotuta, aurten izango diren ekintzak jakinarazi ditu Udalak.

Inauterietako bi lehiaketetarako izen ematea zabalik

  Festak  Azkoitia

Inauterietako bi lehiaketetarako izen ematea zabalik

Zabalik dago inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izen emate epea.