Maxixatzenen zozketak

Bazkideen artean banatzeko hainbat sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek datozen ikuskizunetarako

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 12a, 10:47

Datozen asteetan Baztartxon izango diren emanaldietarako sarrerak ditugu zozkatzeko, Udalaren laguntzarekin. Alde batetik, 'Jainko Basatia' antzezlana ikusteko Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. Beste aldetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako bi sarrera ditugu bazkideen artean banatzeko.

 

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi dira lan honen protagonistak.

 

Antzezlanerako sarrerak eskuratzeko galdera hau asmatu beharko da:

Zein da Jainko Basatia antzezlanaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, eta hartu parte zozketan.

 

Bestalde, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako bi sarrera lortzeko galdera hau erantzun beharko da:

Zein da Azkoitian eskainiko duten ikuskizunaren izena?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, eta hartu parte zozketan.

 

Bidali erantzunak hilaren 14a baino lehen. Hilaren 15ean jakinaraziko ditugu irabazleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide