'Jainko basatia' antzezlana zapatuan, Baztartxo antzokian

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 12a, 11:35

'Jainko basatia' Le Dieu du Carnage jatorrizkoan Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren obra bat da. Zapatuan Baztartxon eskainiko duten antzezlanerako sarrerak antzokiko leihatilan egongo dira salgai, 19:30ak baino lehen.

 

Guraso bikote bi elkartuko dira beraien semeen arteko sesioaz eztabaidatzeko; seme batek besteen semeari makilka eraso dio. Hasieran elkarrizketa lasaia zena, itxuragabe, kaos bat bihurtuko da.

Obra honek arrakasta itzela izan zuen jatorrizko bertsioan (frantsesez) eta beste zenbait hizkuntzetara itzuli da ibilbide oparoa eginez, Londresetik New Yorkeraino eta baita Estatu espainiarrean eta Latinoamerikan ere.

Antzerki obra hau 2007ko urtarrilean argitaratu zen eta Parisen egin zen estreinaldia, 2008ko martxoan. 2008an Londresen estreinatu zen eta Ralph Fiennes aktore ezaguna izan zen hartan protagonista.

Estatu espainiarrean 2008ko urrian azaldu zen antzezlana, Madrilgo Alcazar Antzokian aktore eta aktoresa aski ezagunen eskutik: Aitana Sanchez Gijón, Maribel Verdú, Antonio Molero eta Pere Ponce.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide