Imanol Aleson: «Hilabeteko atsedena hartuko dut, eta, ondoren, datorren urteko egutegiari begira hasiko naiz»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 15a, 17:58
Imanol Aleson, lasterketan zehar. (Argazkia: Angel Aleson)

Imanol Alesonek bosgarren egin du Italiako Tor des Geants mendi lasterketan. Igandean hasi eta asteazkenean bukatu zuen proba, 81 ordu pasatxo eta gero.

 

Lau egun eta hiru gau behar izan ditu Imanol Alesonek  (Azkoitia, 1972) Italiako lurretan jokatu den 330 kilometroko Tor des Geants mendi lasterketa burutzeko. Joan den igandean abiatu zen Alpeetan zehar, eta herenegun arratsaldean, 18:41ean, bosgarren iritsi zen helmugara, 81 orduko, 17 minutuko eta 37 segundoko abenturaren ondoren.

Hankak bizkor eta burua fresko, probak iraun duen denboran “ordu eta erdiko lo kuluxka besterik ez” duela egin aitortu du azkoitiar korrikalariak. “Dutxatu, afaldu eta ohea harrapatu dudanean, hamaika ordu jarraian egin ditut lo, seko. Gaur goizean [atzo] esnatu naizenean, gosaldu eta berriro etzan naiz. Poliki-poliki ari naiz errekuperatzen”.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide