Alesonek podiumean sartzea lortu du, munduko ultratrailik gogorrenetarikoan

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 13a, 21:53
Imanol Aleson.

Imanol Alesonek bosgarren postuan bukatu du 330 kilometroko Tor de Geants mendi lasterketa, 81 ordu, 17 minutu eta 37 segundoan. Joan den igandean abiatu zen Italiako Alpeetara, eta gaur arratsaldeko 18:41ean lortu du helmugara iristea. Alesonekin batera, podiumera igo da Javi Dominguez gasteiztarra, hark lortu baitu proba irabaztea, marka berria ezarrita: 67 ordu, 52 minutu eta 15 segundo. Azkoitiarrak Javi Domingez baino 13 ordu gehiago behar izan ditu helmugara iristeko. Lehen bost postuetan sartzen direnek osatzen dute ultratrail horretako podiuma.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide