Xabier Etxaniz 'Aizpurutxo'-k jantzi du Markinako txapela

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 9a, 10:36
Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar txapeldun Markinako trikiti txapelketan. / Olatz Zuloaga.

Xabier Etxaniz 'Aizpurutxo' soinu jotzaile azkoitiarrak irabazi du Markinako Helduen I. Trikiti Txapelketa, Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrarekin batera. Hamar urteren ondoren, atzo aurkeztu zen Etxaniz trikiti txapelketa batera, eta Markinatik txapelarekin itzuli da Aizpurutxora.

 

Txapelketa atzo, zapatua, izan zen Markinan (Bizkaia). 1991tik ez da 22 urtetik gorakoen trikiti txapelketa nagusirik egin Euskal Herrian, eta aurten berreskuratu egin dute. Guztira, hamaika bikotek parte hartu zuten.

Etxanizek berak sortutako piezak jo zituen atzo aurreneko aldiz txapelketa batean.

Olatz Zuloagak bideoan jaso zuen txapela jantzi zuten unea: 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide