Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar iruditan, Markinako Helduen I. Trikiti Txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 11a, 09:13

Xabier Etxaniz 'Aizpurutxo' soinu jotzaile azkoitiarrak irabazi du Markinako Helduen I. Trikiti Txapelketa, Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrarekin batera. Txapelketa uztailaren 8an izan zen, Markinan.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Etxaniz trikitilariaz gain, Azkoitiko bizilaguna den Aintzane Agirrebeña pandero jotzaileak ere parte hartu zuen eta bigarren postua lortu zuten, Mirari Azkunerekin batera. Horiez gain, Jose Luis Garmendia 'Laja I' azkoitiar soinu jotzaileak bosgarren postua lortu zuen, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio'-rekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide