Azkoitiko bi duatloiak ekainaren 3an jokatuko dira azkenean

Maxixatzen.eus 2017ko api. 10a, 19:04
Ekainaren 3an izango dira Azkoitiko bi duatloiak.

Hasiera batean apirilaren 9an egitekoak ziren Azkoitiko XVIII. Duatloia eta IV. Duatloi Herrikoia, baina Trafiko Zuzendaritzaren baimenaren faltan, bi probak ekainaren 3ra atzeratu behar izan dituzte Azkoitri klubeko kideek. 

 

Herrikoia federatu gabekoentzat izango da, eta parte hartzaileek egin beharrekoa hau da: Bi kilometro korrika, zortzi kilometro bizikletan eta bukatzeko beste kilometro bat korrika. Proba 15:00etan hasiko da.

17:00ean, berriz, Azkoitiko XVIII. Duatloia hasiko da federatutakoentzat. Beste urtetan baino motzagoa izango da aurtengoa: bost kilometro korrika, hogei kilometro bizikletan eta azkenik, beste bi kilometro eta erdi korrika.

Aurten 25. urteurrena dela-eta, zerbait desberdina antolatu nahi zuten, eta horregatik, aurten bi probak egun berean jartzea erabaki dute.

Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu bi probetarako izen-emate epea noiz zabalduko duten.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide