Bertan behera utzi dituzte hurrengo igandeko bi duatloi probak

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 27a, 17:24
Aitor Beneitez, Azkoitiko duatloi taldeko ordezkaria.

Apirilaren 9an bi duatloi proba izatekoak ziren Azkoitian, baina, azkenean, bertan behera gelditu dira bi probak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Trafiko Zuzendaritzak ez diote oraindik baimenik eman duatloiko bizikletako proba egiteko, eta hori dela eta, dena bertan behera uztea erabaki dute. 

 

Apirilaren 9an Azkoitian, bi duatloi proba egiteko asmoa zuten antolatzaileek: alde batetik Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoia, federatu gabekoentzat, eta bestetik, Azkoitiko XVIII. Duatloia federatuentzat. Izan ere, aurten 25. urteurrena dela-eta, zerbait desberdina antolatu nahi zuten, eta horregatik, aurten bi probak egun berean jartzea erabaki zuten.

Baina antolatzaileek proba horiek bertan behera uztea erabaki zuten martxoaren 21ean, Trafiko Zuzendaritzaren baimena behar zutelako duatloiko bizikletako proba egiteko. Horrenbestez, proba bertan behera uztea erabaki du antolaketako lan taldeak. Aitor Beneitez taldeko ordezkariak jakinarazi duenez, "bi aste terdian ezinezkoa da duatloi bat osotasunean antolatzea". Antolatzaileak beste data batzuk begiratzen ari dira proba hori gauzatzeko, baina oraindik ez dute ezer baieztatu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide