Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkura, bideoan

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 4a, 09:15

Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkura ibiltaria egin zuten udaletxean, pasa den zapatu goizean. Batzarrean izan ziren, besteak beste, Ana Azkoitia alkate ordea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatua.

Osoko bilkura egiten ari ziren unean, Azkoitia Zutik plataformako dozenaka gazte bildu ziren herriko plazan, eta erraustegiaren aurkako aldarrikapenak egin zituzten. Ertzainek Iñaki Astigarraga identifikatu zuten Mozal legea urratzeagatik, eta uztailaren 19rako ezarri zioten epaiketa.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide