A30 greba feminista orokorra

Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira bihar, greba feminista orokorra dela eta

Iraia Oteiza 2023ko aza. 29a, 11:54

Grebaren ondorioz, Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Tolosa (UK02), Beizama-Azpeitia (UK04) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) autobus zerbitzuek ordutegi murrizketa izango dute.

La Guipuzcoana enpresak bat egingo du greba feminista orokorrarekin. Ondorioz, biharko, azaroaren 30eko, autobus zerbitzuetan aldaketak iragarri ditu. Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Tolosa (UK02), Beizama-Azpeitia (UK04) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) autobus lineei eragingo die grebak, eta ordutegi murrizketak izango dira horietan.

UK01 lineak, zortzi joan-etorri gutxiago egingo ditu Azkoititik Donostiara. Hori horrela, ez da egongo Donostiarako autobus zerbitzurik 07:45ean, 8:45ean, 10:45en, 12:45ean, 14:15ean, 15:45ean, 17:15ean eta 18:45ean; eta Donostiatik Azkoitira itzultzeko autobusik ere ez da egongo 9:05ean, 10:05ean, 12:05ean, 14:05ean, 15:35ean, 17:05ean, 18:35ean eta 20:05ean.

UK02 linean ere ordutegi murrizketak izango dira, hain zuzen, Azpeitia eta Errezil lotzen dituztenetan. Azpeititik 06:55ean eta 09:10ean Errezilera irten ohi diren autobusak ez dira egongo, eta Errezildik 7:10ean eta 9:25ean Azpeitira doazen autobus zerbitzuak ere bertan behera geratuko dira.

Azpeitia eta Beizama lotzen dituen UK04 autobus zerbitzuan, berriz, Azpeititik 10:05ean irten ohi den autobusik ez da egongo, eta ezta Beizamatik 10:40ean irten ohi denik ere.

Azkenik, Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen UK06 linean ere aldaketak iragarri ditu autobus enpresak. Zumaiatik irten ohi diren 17:45eko eta 20:45eko autobusak bertan behera geratuko dira; eta 14:45ekoak Azkoitirainoko zerbitzua eskainiko du, eta ez Zumarragako ospitalerainokoa. Aldiz, Zumarragako ospitaletik irten ohi diren 16:10eko, 19:10eko eta 22:10eko zerbitzuak ere bertan behera geratuko dira.

Hona hemen La Guipuzcoana enpresak kendu dituen autobus zerbitzuen ordutegiak:

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide