ELAren eskualdeko ordezkariek bat egin dute azaroaren 30eko greba feministarekin

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 22a, 13:15
ELAren eskualdeko ordezkariak Azpeitiko Azoka Plazako eskaileretan, gaur eguerdian. (Aitziber Arzallus)

Eskualde kontseilua bukatu ostean, Feministak garelako, greba orokorra zaintza publikoaren alde zioen pankartaren atzean bildu dira sindikatuko ordezkariak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba orokorrari atxikimendua adierazteko.

ELA sindikatuaren Urola Kostako ordezkariek eskualde kontseilua egin dute gaur goizean Azpeitiko Azoka Plazan, eta batzarraren ostean, azaroaren 30erako Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza eskubide kolektiboaren alde deitutako greba feminista orokorrarekin bat eginez argazkia atera dute ordezkari guztiek. Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusia ere batzarrean izan da, eta hark ere bat egin du greba orokorrerako deiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide