Haur eskoletan hilaren 10a baino lehen eman beharko da izena hurrengo hilean hasi ahal izateko

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 6a, 11:50
Ume bat haur eskolan.

Adibidez, irailaren 10erako izena ematen dutenek, urrian haur eskolara joateko aukera izango dute; irailaren 11tik aurrera ematen dutenek, aldiz, azarora arte egon beharko dute zain.

Duela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak aldatu egin zituen haur eskoletan izena emateko irizpideak. Orain, gurasoek urte guztian dute seme-alabak haur eskolan matrikulatzeko aukera, baina zehaztapen batzuekin. Hilaren 1etik 10era bitartean izena emandako haurrak hurrengo hilean hasiko dira haur eskolara; hilaren 11tik aurrera izena emandakoak, berriz, bi hilabete barru.

Adibidez, irailaren 10erako izena ematen dutenek, urrian haur eskolara joateko aukera izango dute; irailaren 11tik aurrera ematen dutenek, aldiz, azarora arte egon beharko dute zain.

Gainera, aurrerantzean haur eskola zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, familia unitatearen errenta maila edozein dela ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide