Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideak, amateur mailako Gipuzkoako lehen faseko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko ots. 4a, 17:07

Gimnasia erritmikoko amateur mailako Gipuzkoako lehen faseko txapelketa jokatu zuten atzo Bergarako kiroldegian, eta Zubiberri gimnastika taldeko kideak lehiatu ziren bertan.

Gimnasia erritmikoko amateur mailako Gipuzkoako lehen faseko txapelketa jokatu zuten atzo Bergarako kiroldegian, eta Zubiberri gimnastika taldeko kideek parte hartu zuten txapelketan. Goizean, senior eta gazte mailetakoak aritu ziren, eta han parte hartu zuen Maren Casasek, Aitana Sanchezek, Nikole Aranbarrik, Nahia Urbizuk eta Amaia Sudupek osatutako taldeak. Bigarren sailkatu zen taldea, eta Urbizu seigarren postuan sailkatu zen jubenilen mailan, pilotarekin egindako lanarekin. Senior masterretan, Aitana Sanchez uztaiarekin aritu zen, eta bigarren postua eskuratu zuen.

Arratsaldean, kadeteen txanda izan zen, eta taldeka Naroa Epelde, Leire Garcia, June Ibarmia, Naia Ibañez, Iraide Uranga eta Janire Campos aritu ziren. Pilotarekin eskaini zuen saioa taldeak, eta hirugarren postua eskuratu zuen. Banakako kategorian, Naroa Epelde eta Leire Garcia uztaiarekin aritu ziren, eta bogarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Gaur, berriz, benjaminak ari dira lehiatzen Aretxabaletan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide