Zubiberri gimnastika erritmiko taldea txapelekin itzuli da Azpeititik

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko mai. 21a, 10:52

Goizean, kadete eta jubenil mailako gimnastak lehiatu ziren Azpeitian. Arratsaldean, senior mailako taldea. Txapelketa maila onean jokatu dute gimnasta azkoitiarrek.

Atzo, zapatua amateurren Gipuzkoako gimnastika erritmiko txapelketa jokatu zuten Azpeitian, eta Azkoitiko Zubiberri taldeak maila ona erakutsi zuen. Goizean, kadete eta jubenil mailako ordezkariak aritu ziren han, eta arratsaldean, senior taldea. 

Jubenil mailako Nahia Urbizu eta Nikole Aranbarri banaka nahiz bikoteka lehiatu ziren. Aranbarri txapeldun izendatu zuten mazoekin eta Urbizu txapeldunore uztaiarekin. Taldekakoan, ordea, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen bikoteak. Kadete mailan, berriz, Amaia Sudupek laugarren postua lortu zuen pilotarekin eta mazoekin; sailkapen orokorrean ere laugarren sailkatu zen hura. 

Arratsaldean, berriz, senior mailako taldeak parte hartu zuen txapelketa, eta haiek ere lan benetan ona egin zuen; izan ere, txapeldunordearen podiumeko koskara igotzeko aukera izan zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide