Haurren mailako talde bat aurrena, Gasteizko Beti Aurrera taldearen txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko api. 4a, 17:50

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek emaitzak onak lortu zituzten igandean, apirilak 2, Gasteizko Beti Aurrera taldearen txapelketan.

Azkoitiko Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko neskak Gasteizen izan ziren igandean, Beti Aurrera taldeak antolatutako txapelketan parte hartzen. Taldeka nahiz banaka aritu ziren gimnasta azkoitiarrak, eta emaitza txukunak lortu zituzten zenbait probatan. 

Haurren mailan, bost uztai modalitatean, lehen postua lortu zuen Zubiberri 1 taldeak, eta hirugarren sailkatu zen Zubiberri 2 taldea. Aldiz, jubenil mailako banakakoan, Nikole Aranbarri bigarren sailkatu zen mazoekin egindako ariketan, eta Nahia Urbizu bosgarren, uztaiarekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide