Tolosako txapelketan parte hartu du Zubiberri gimnastika taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko api. 2a, 17:30

Zubiberri gimnastika taldeko kideek Tolosako gimnastika txapelketan parte hartu dute gaur goizean, hango Uzturpe frontoian, eta hainbat ariketa egin dituzte Azkoitiko kideek. 

Zubiberri gimnastika taldeak Tolosako gimnastika txapelketan parte hartu du gaur goizean, hango Uzturpe frontoian, eta hainbat ariketa egin dituzte Azkoitiko kideek. Senior mailako taldeak, esaterako, bost uztaikin, eta Amaia Sudupe pilotarekin nahiz mazoekin aritu da. Sudupe hirugarren eta seigarren postuan sailkatu da pilotarekin eta mazoekin, hurrenez hurren. Senior taldeak, berriz, laugarren egin du. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide