Gimnastika Erritmikoko Txapelketa Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko urt. 24a, 23:31

Gipuzkoako Gimnastika Erritmikoko Txapelketan sailkatzeko lehen faseko kanporaketa izango da Azkoitiko Elkargunean, datorren asteburuan. Hona hemen egitarau osoa.

 

2016a iritsi da eta berarekin batera Zubiberri Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldeak urtero bezala parte hartuko duen txapelketa gainean da. Datorren zapatuan, hilak 30, eta igandean, hilak 31, Azkoitiko Zubiaurre polikiroldegian izango da Gipuzkoako txapelketara sailkatzeko lehen fasea.

Parte hartuko duten Azkoitiko gimnastak honako hauek izango dira:

  • ZAPATUAN, 16:30ean:

-Kadeteak banaka:

  1. PIUQUEN SUAREZ: uztaiarekin
  2. LUZIA LOPEZ: uztaiarekin

-Infantilak banaka:

  1. OIHANE URAIN: uztaiarekin
  • IGANDEAN, 10:00etan:

-Seniorrak taldeka: AINHIZE AZPIAZU, IRIA GARCIA, AINHOA ARANBARRI, LEIRE ELORZA, EIDER LARRAÑAGA eta AINARA AZPIAZU (3 uztai eta 2 mazekin)

-Kadeteak taldeka: PIUQUEN SUAREZ, MARIA SANTIZO, GARAZI URDAIETA, CARLA VEGA eta SARA GABILONDO

(3 uztai eta 2 pilotekin)

-Seniorrak banaka:

  1. AINHIZE AZPIAZU : uztaiarekin
  2. IRIA GARCIA: uztaiarekin
  3. AINHOA ARANBARRI: uztaiarekin

Hurbiltzen den oro ongietorria izango da, ANIMATU ETA GOZATU!

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide