Zubiaurreko zozketak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko abe. 4a, 09:25
Kepa San Sebastian sariduna eta Imanol Gaitan Zubiaurre klubeko ordezkaria, saritutako txartela eskuan dutela. (Zubiaurre)

Kepa San Sebastiani egokitu zaio 2.500 euroko saria, Herrixen elkarteko saltokietan gasta dezan.

Zubiaurre igeriketa klubak San Andres egunez antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Saria azaroaren 30eko ONCEko zenbaki sarituarekin bat datorrena izan ohi da, eta aurtengoa 22734 zenbakia izan da.

Kepa San Sebastian da txartelaren jabea eta, beraz, sari ikaragarria jasoko du hark: 2.500 euro Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteko dendetan gastatzeko. Gozatu sariaz, Kepa!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide