Gipuzkoako Txapelketan hirugarren postua lortu du Zubiaurre igeri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko eka. 29a, 08:19
Gipuzkoako Udako Txapelketan parte hartu zuten igerilariak Alex entrenatzailearekin batera.

Kluben arteko sailkapen bateratuan hirugarren postua lortu zuen herriko igeri taldeak. Banakako lanetan ere nabarmendu ziren Zubiaurrekoak, eta marka pertsonalak nahiz Euskal Herriko gutxieneko denborak lortu zituzten zenbait igerilarik.

Joan den asteburuan, haur, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Zubiaurreko igerilariek emaitza bikainak lortu zituzten. Besteak beste, kluben arteko sailkapen bateratuan hirugarren postua lortu zuen herriko igeri taldeak.

Banakako lanetan ere nabarmendu ziren Zubiaurrekoak, eta marka pertsonalak ere lortu zituzten, besteak beste, Kiara Elolak 100 eta 200 bularreko Euskal Herriko gutxieneko denbora lortu zuen, eta haurren mutilen taldeak Euskal Herriko gutxienekoa lortu zuen 4x100 libreko saioan.

Nabarmentzekoak izan dira honako lorpen hauek:

Haurren mailan:

  • Olaia Gaitan: haurren mailako emakumeen sailkapen orokorrean hirugarren gelditu zen eta probaz proba:
    • Bigarren postua lortu zuen 100 metro libreko proban.
    • Lehena izan zen 50 metro libreko saioan.
    • Lehena izan zen 100 metroko bizkar proban.
    • Bigarren sailkatu zen estiloen 200 metroko proban.
  • Paule Goenaga:
    • Aurrena izan zen 50 metro bizkar saioan.
    • Laugarren sailkatu zen 200 metro bizkar saioan.
  • Erreleboetan:
    • Mutilak hirugarren sailkatu ziren 4x100 libreko proban.
    • Mutilak hirugarren sailkatu ziren estiloen 4x100 proban.

Junior mailan:

  • Nora Mateos:
    • Aurrena izan zen 200 metroko bular proban.
    • Hirugarren sailkatu zen estiloen 100 metroko proban.
    • Aurrena izan zen 50 metroko bular proban.
    • Lehena izan zen 100 metroko bular proban.
  • Elene Sudupe:
    • Hirugarren 100 metro bizkar proban.
    • Bigarren 50 metroko bizkar proban.
    • Hirugarren 400 metroko proba librean.
  • Intza Sudupe:
    • Laugarren 50 metro bular saioan.
  • Ihara Ibarbia:
    • Laugarren 50 metro bizkar proban.
  • Jare Goenaga:
    • Laugarren 100 metro bizkar proban.
  • Jurgen Larrañaga:
    • Hirugarren 100 metroko estiloen proban.
    • Hirugarren 200 metroko proba librean.
  • Eneko Larrañaga:
    • Laugarren 200 metroko proba librean.
  • Urko Sudupe:
    • Hirugarren 200 metro bizkar proban.
    • Aurrena 50 metro bizkar saioan.
    • Hirugarren 100 metro bizkar proban.
  • Erreleboetan:
    • Emakumeak bigarren 4x100 proba librean.
    • Emakumeak bigarren 4x100 estiloen proban.

Absolutu mailan:

  • Nora Mateos:
    • Hirugarren 200 metro bular saioan.
    • Aurrena 50 metro bular proban.
    • Bigarren 100 metro bularreko proban.
  • Olaia Gaitan:
    • Hirugarren 50 metro libreko saioan.
  • Urko Sudupe:
    • Aurrena 50 metro bizkar proban.
  • Erreleboetan:
    • Gizonak laugarren 4x50 estiloen proban.
    • Emakumeak laugarren 4x50 estiloen proban.
    • Talde mistoa bigarren 4x100 estiloen proban.
    • Talde mistoa hirugarren 4x50 libreko proban.
    • Gizonak laugarren 4x50 libreko proban.
    • Emakumeak laugarren 4x50 libreko proban.

Ikusi argazki guztiak hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide