Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatuko dituzte Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko eka. 22a, 16:28
Zubiaurreko igerilariak, Azpeitiko igerilekuan.

Kimuen mailako Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketan parte hartuko dute larunbatean eta igandean. Bestalde, Azpeitian, haurren, juniorren eta absolutuen mailako Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da.

Uda garaian sartuta, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenen garaian murgilduta dira Azkoitiko Zubiaurre klubeko igerilariak eta maila ezberdinetako txapelketak jokatzen hasita daude. Asteburuan, bi txapelketa garrantzitsutan hartuko dute parte klubeko gaztetxoek eta zaharrenek.

Kimuen mailakoek, Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatuko dute, Iruñean. Larunbata eta igandea bitartean, Zubiaurreko sei igerilarik gutxienekoak lortuta dituzten probetan hartuko dute parte. Informazio guztia Euskal Igeriketa Federazioaren webgunean kontsulta daiteke.

Bestalde, asteburu honetan bertan haurren, juniorren eta absolutuen mailako Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatuko dute Azpeitian. Bertan lehiatuko dira denboraldian zehar horretarako gutxieneko denborak lortu dituzten Zubiaurreren talderik zaharreneko igerilariak. Ikusi hemen igerilariek egin beharko dituzten serieak.

Zorte on eta gozatu asteburuaz guztiok!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide