Alebinek Azkoitian egingo dute igeri bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko mai. 5a, 08:37

16:00etan hasiko da alebinen biharko saioa. 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek eta 2011n jaiotako neskek hainbat proba egingo dituzte Elkarguneko igerilekuan.

Bihar, larunbata, Azkoitiko igerilekuan izango da Zubiaurreko gaztetxoen igeriketa saioa. Alebin ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da han, eta bertan izango dira 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilak eta 2011n jaiotako neskak.

Hainbat proba jokatuko dituzte neska-mutilek: 400 metro estiloan, 100 metro estiloan, 200 metro era librean eta 4x100 metro estilotako erreleboetan. Saioa 16:00etan hasiko da, eta ohi bezala, kirolariak ordubete lehenago (15:00) sartuko dira igerilekura beroketa saioa egitera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide