Neguko Liga Probintzialeko igeriketa jardunaldia jokatuko dute bihar Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko aza. 4a, 10:02
Zubiaurre igeriketa elkarteko igerilari bat, Elkargunean. (Zubiaurre)

10:00etan hasiko da igeriketa saioa Elkarguneko igerilekuan. Gipuzkoako hainbat herritako igerilariek parte hartuko dute biharko jardunaldian.

Bihar, larunbata, igeriketako Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan. 10:00etan hasiko da saioa, eta infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariek parte hartuko dute.

Gipuzkoako hainbat igeri elkartetako igerilariak elkartuko dira Elkargunean jardunaldian parte hartzeko, tartean Azkoitiko Zubiaurre igeri elkartekoak. Estilo guztietako saioak jokatuko dituzte igerilekuan, besteak beste, estilo librekoak, bular-igeriketa estiloan, bizkar estiloan eta tximeleta estiloan. Honako lotura hauetan ikus daitezke bihar igerilekuan jokatuko duten igerilari guztien zerrenda, bai eskolartekoena eta bai federatuena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide