Zubiaurreko sei igerilari Espainiako Udako Txapelketan parte hartzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko uzt. 28a, 14:51
Sei igerilariak, txapelketara abiatu aurretik.

Olaia Gaitan, Nora Arozena, Nora Mateos, Enara Txurruka, Jare Goenaga eta Nora Alkorta ari dira lehiatzen txapelketan. Logroñoko (Espainia) Las Norias kiroldegian dute hitzordua.

Olaia Gaitan, Nora Arozena, Nora Mateos, Nora Alkorta, Jare Goenaga eta Enara Txurruka Zubiaurre igeriketa klubeko igerilariek infantil mailako Espainiako Udako XLIII. Txapelketan ari dira parte hartzen, gaurtik igandera bitartean.

Logroñoko (Espainia) Las Norias kiroldegian dute hitzordua, eta igerilari azkoitiarrak ondorengo probatan lehiatuko dira:

  • Olaia Gaitan: 50 eta 100 libre ,100 eta 200 bizkar.
  • Nora Arozena: 50 eta 100 libre.
  • Nora Mateos: 100 bular.
  • Enara Txurruka, Jare Goenaga, Nora Mateos eta Nora Alkorta: 4×100 estiloak erreleboak.
  • Nora Arozena, Jare Goenaga, Nora Mateos eta Olaia Gaitan: 4×100 libre erreleboak.

Logroñora Pello Benitez eta Alex Herrero entrenatzaileekin batera joan dira igerilariak. Txapelketari buruzko informazio guztia ondorengo loturan dago eskuragarri: Espainiako Udako XLIII. Txapelketa.

Zorte on, neskak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide