Zubiaurre igeriketa klubeko arropa berriak erosteko aukera egongo da gaurtik larunbatera bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko mai. 23a, 15:40

Gaurtik, maiatzak 23, larunbatera bitartean, maiatzak 28, eskuratu ahalko dira klubeko arropak Plaza Berri Sport dendan.

Zubiaurre igeriketa klubak salga jarri ditu taldeko arropak. Kirol-jertseaz eta kamisetaz gain, galtza luzeak ere erosi ahalko dira. Plaza Berri Sport –Ibai Ondo kalean– eskuratu ahalko dira arropa berriak gaurtik larunbatera bitartean. Aurrena, eskariak jasoko dira, eta ondorengo egunetan arropa banaketa egingo da. Hona hemen arropen prezioak:

  • Galtza luze beltza: 25 euro
  • Kamiseta grisa: 12 euro
  • Kirol-jertse grisa: 25 euro

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide