Neguko igeriketa txapelketak jokatuko dituzte Zubiaurreko igerilariek, Andoainen eta Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko ots. 4a, 08:30

Asteburua bete betea dator Zubiaurre Igeriketa Klubeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilarientzat. Batetik, Gipuzkoako Neguko XII. Saria jokatuko dute Andoainen (Gipuzkoa), eta bestetik, Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Bergaran (Gipuzkoa).

Andoaingo proba Allurralde kiroldegian izango da larunbat arratsaldean, 16:00etan hasita. Bergarakoa, berriz, Agorrosin kiroldegian izango da, larunbatean eta igandean, goizez eta arratsadez. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 16:30ean. Beroketak egiteko, ondorengo txandak egokitu zaizkie igerilari azkoitiarrei: 08:15etik 09:00etara eta 15:30etik 16:15era.

Araudi berria dela eta, COVID ziurtagiria ez da eskatuko.

Hona hemen igerilariek egin beharko dituzten seriek:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide