Gipuzkoako master mailako igerilari onenaren saria jaso du Pello Benitezek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko abe. 21a, 14:43
Pello Benitez, sariarekin.

Pello Benitez Zubiaurreko Igeriketa Klubeko entrenatzaileak eta Zubiaurre Master taldeko kideak jaso du, aurten, Gipuzkoako Master Onenaren saria. Joan den larunbatean, Legazpiko (Gipuzkoa) Bikuña kiroldegian jokatu zuten Gipuzkoako master mailako Open Txapelketan hartu zuen parte, eta han lortu zuen garaikurra azkoitiarrak. Bikuña Kiroldegian jokatu zuten txapelketa, eta Zubiaurreko hainbat igerilarik hartu zuten parte. Ikusi emaitzak.

Azpeitian eta Eibarren

Bestalde, Azpeitiko Udal Kiroldegian Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia jokatu zuten, eta han ere, lan txukuna egin zuten igerilari azkoitiarrek. Ikusi emaitzak.

Eibarko kiroldegian, berriz, XXXII. Igeriketako Gabon Kopa jokatu zuten, eta Zubiaurreko 60 igerilarik parte hartu zuten. Domina ugari lortuta itzuli ziren etxera taldeko gazteenak, festa giroan arratsaldean igarota.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide