Azpetian, Legazpin eta Eibarren dituzte asteburuko hitzorduak Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko abe. 16a, 08:31

Bete betea dator asteburua Zubiaurre igeriketa klubarentzat. Taldeko gazteenek, benjaminek, Eibarren dute hitzordua; federatuek, Azpeitian; eta masterrek, Legazpin.

XXXII. Igeriketako Gabon Kopa jokatuko dute Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua kiroldegian, 16:15ean hasita. Igerilariek 15:15erako egon beharko dute bertan. COVID-19a dela eta, ikusleek ezingo dute bertan egon. (Ikusi hemen serieak)

Neguko Liga Probintzialeko 4. jardunaldia jokatuko dute Azpeitiko udal kiroldegian, 10:00etan hasita. Igerilariek 08:45erako egon beharko dute bertan. Ikusleek harmailetan egon ahal izango dute, osasun neurriak hartuta. (Ikusi hemen serieak)

IV. Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa jokatuko dute Legazpiko (Gipuzkoa) Bikuña kiroldegian. (Ikusi hemen serieak)

Zorte on, guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide