Eibarren eta Oñatin jokatuko dituzte Zubiaurreko igerilariek denboraldiko lehendabiziko lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko urr. 22a, 13:17

Eibarren eta Oñatin (Gipuzkoa) abiatuko dute 2021/2022 denboraldia Zubiaurre Igeriketa Klubeko kideek. Alebin mailakoek Oñatin izango dute hitzordua, eta infantil, junior eta senior mailakoek Eibarren. 15:30ean hasiko dira bi lehiaketak, eta ohi bezala, ordubete lehenago bertan egon beharko dute igerilariek, beroketei ekiteko.

Hona hemen serieak:

COVID-19aren pandemia dela eta, hainbat murrizketa bertan behera geratu badira ere, kirol guneek ezarritako neurriak direla eta, edukiera mugatuta egongo da lehiaketa ikustera sartu ahal izateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide