Aste Santuko opor-egunetan, entrenamenduak martxan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko mar. 25a, 13:31

Jai-egunetan ezik, gainerako egun guztietan igeriketa-eskolako eta entrenamenduetako saioak bere horretan mantenduko ditu klubak, talde bakoitzari dagokion ordutegietan: martxoak 29, 30 eta 31, eta apirilak 6, 7, 8 eta 9.

Aste Santuko opor-egunetan igeri-eskolak eta entrenamenduak martxan mantentzea erabaki du Zubiaurre Igeriketa Klubak, entrenatzaileek hala proposatuta.

COVID-19aren pandemia dela eta, ikasturte honetan denbora luzez egon dira igerilariak geldirik, eta mugikortasuna murriztuta dagoen honetan, gehienok oporrak herrian igaro beharko ditugunez, kirol ekintzari eustea lagungarria izango dela uste du igeriketa klubak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide