Zubiaurreko mutilen taldeak hirugarren postua lortu du Gipuzkoako Kopan

Joan den asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian (Gipuzkoa) jokatu zuten Gipuzkoako Kopa, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko mutilen taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Nesken taldea, berriz, seigarren postuan sailkatu zen. Igerilari ia guztiek beren denborak hobetu zituzten, eta, orotara, Euskal Herriko Txapelketara sailkatzeko 32 gutxieneko denbora egin zituzten igerilari azkoitiarrek.

Irungo jardunaldiarekin,  neguko txapelketen denboraldiari amaiera eman zaio.

Ikusi Irungo probako emaitza guztiak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide