Federatuen lehiaketak, berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2020ko aza. 24a, 09:20

COVID-19 dela eta, ia zortzi hilabeteko etenaldiaren ondoren, abian dira, berriro, federatuen mailako igeriketa txapelketak. Irungo (Gipuzkoa) Azken Portu igerilekuan jokatu da denboraldiko lehen lehiaketa, eta bertan izan dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilari zaharrenak.

Larunbat eta igande arratsaldean izan ziren probak, eta denboraldiari neurria hartzen hasteko balio izan zien igerilariei.

Horra, emaitzak: larunbata eta igandea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide