25. urteurrena ospatzen ari dira herriko igerilariak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2017ko ira. 16a, 13:15

Duela 25 urte guraso talde batek sortu zuen Zubiaurre igeri elkartea, eta gaur festa giroan murgilduta dabil taldea. Izan ere, 25. urteurreneko festa ari dira ospatzen gaur egungo eta orduko igerilariak bat eginda. Goizean igerilekuan hainbat jolas egin dituzte gaztetxoenek. Eguerdian bazkaltzera joango dira taldekide guztiak, eta arratsaldean ere festak jarraituko du herriko plazan. Besteak beste, herriko umeentzako ur jolasak antolatuko dituzte eta taloak eskainiko dituzte. 

Argazkiak: Josu Odriozola.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide