Zubiaurre Igeri Elkartearen logo berria sortu nahi? Parte hartu irudi lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2017ko urt. 25a, 12:31
Zubiaurre Igeri Elkartearen logo berriaren irudi lehiaketa.

Zubiaurre Igeri Elkartearen 25. urteurrena ospatuko dugu aurten, eta horren harira zenbait ekitaldi antolatzeko asmotan gabiltza urtean zehar. Horietatik lehendabizikoa duzu honako hau: gure azken urteotako irudia izan den xakel bihurria aldatu nahi dugu, eta igeri elkartea ordezkatuko duen beste irudi berri baten bila hasi
gara. Irudia alaia, irudimentsua eta izaera guztiak aintzat hartuko dituena izatea nahiko luke. Azken batean, igeri elkarteak bultzatzen dituen baloreak ordezkatuko dituena.

 

Bide horretan lehiaketa txiki bat antolatzea bururatu zaigu. Nahi duen orok parte hartu dezake eta nahi beste irudi bidal ditzake. Nahikoa izango da info@zubiaurreigerielkartea.eus helbidera helaraztea edo Elkarguneko harreran egongo den kutxan sartzea (atzean izena eta telefono zenbaki bat idatzi; abizenik ez da behar). Logoak bidaltzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 19ra izango da.

Irudi edo logo berriaren sortzaileak Milar Larramendik eskainitako opari zoragarri bat jasoko du. Hori gutxi balitz, parte hartzaile guztien artean Izpi Optikak eskainitako opari bat ere zozketatuko dugu.
Beraz, animo eta jarri martxan zure irudimena, sortu irudia eta helarazi iezaguzu.

25 urteak zuekin ospatzen hasi nahi dugu; parte hartu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide