Ikusi makusi: Arantza Santesteban

Erabiltzailearen aurpegia Zinetogram 2023ko urt. 31a, 09:03
'918 gau' filmaren irudietako bat.

Gaur, urtarrilak 31, Zinetogram taldearen zineforum saioa izango da Baztartxon, 20:00etan. Arantza Santestebanek zuzendutako 918 gau filma ikusteko aukera izango da herriko antzokian.

Gaur, asteartea, Arantza Santestebanek zuzendutako 918 gau filmaren zineforuma izango da Baztartxo antzokian, 20:00etan. Zinetogram taldeak antolatutako saioa izango da gaurkoa, eta Santesteban bera Baztartxon izango da hainbat azalpen ematen. Hona hemen filmaren sinopsia:

"2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia hiru urtez erabat desagertu nintzen lehen nuen bizitzatik".

Santesteban zuzendariak honako hitzak izan ditu filmaren inguruan: "Nire hasierako asmoa dena gauez filmatzea zen, baina gero arazo bihurtzen zen argiztapena egiteko orduan. Azkenik, ia film osoa ilunabar eta gaueko argiz egina dago, ilundu egiten duten barne-sekuentzia batzuk izan ezik. Niretzat gaua denbora-unitate garrantzitsua da. Beti pentsatzen dugu egunetan, baina egunak oso zifratuta daude, baina, gauean batek ez du denbora guztian lo egiten, batzuetan beste gauza batzuk gertatzen dira bakarrik zaudenean, isilik zaudenean, munstroak agertzen direnean". 

Jarraitu zuzendariaren esanak irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide