Ikusi Makusi by Luis López Carrasco

Erabiltzailearen aurpegia Zinetogram 2021ko mar. 11a, 08:34

Martxoaren 12an, ostirala, 'El año del descubrimiento' filma emango dute Baztartxo antzokian, 17:00etan.

1992an, Espainian funtsezko bi gertakizun jaso ziren: Bartzelonako Olinpiar Jokoak eta Sevillako Erakusketa Unibertsala, Amerikaren "aurkikuntzaren" V. mendeurrena ospatzearekin erlazionatua. Felipe Gonzalezen PSOE agintera igo eta hamar urtera, Espainia herrialde eferbeszente, moderno eta zibilizatu gisa agertzen da nazioartearen aurrean. Etorkizuneko munduko potentzia ekonomiko gisan. Hala ere, Cartagenan (Murtzia), lantegien itxieragatik eta desegite industrialagatik izandako istiluek eta protestek indarkeria gero eta handiagoa eragiten dute, eskualdeko parlamentuak 'molotov koktel' batzuekin eragindako sutean kiskalduta amaitzen duen arte.

Irakurri filmaren zuzendariaren hitzak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide