Ikusi Makusi by Eliza Hittman

Erabiltzailearen aurpegia Zinetogram 2021ko ots. 18a, 09:27

Bihar, ostirala, Never Rarely Sometimes Always filma ikusi ahal izango da Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita.

Autumnek ispiluari begiratu eta bere gorputza aldatzen ari dela konturatuko da. Kezkatuta, gazteei laguntzeko zentro batera joango da, eta gehien beldurtzen zuena adieraziko diote hor: haurdun dago. Toki-zerbitzuek ez diete bere galderei erantzuten, ezta osasun-zentroan ematen dizkioten liburuxkek ere (gazteak jaioberria adopzioan ematera animatzeko diseinatuak). Gainera, adin-nagusitasunera ez denez iritsi, bere estatuko legeak behartu egiten du gurasoen baimena eskatzera legez abortatzeko. Etsita, metodo alternatiboetara jotzea baino ez zaio geratzen, emakumeek beti erabili izan dituztenak.

Irakurri gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide