Delegazioak eta bateratzea

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2024ko mar. 4a, 16:49

Zakel Zaltuk saioak 64. atala grabatu zuen joan den hilean, eta orain entzungai jarri du. Azkoitia 700 ekimenaren barruan antolatu dituzten hitzaldiak, Azkoitian anaien artean izandako borrokak eta gerra osteko antolakuntzak izan dituzte, besteak beste hizpide.

Otsaileko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustura aritu gara gure potzuan Kro-kroka. Prolegomenoak pixka bat luzatu zaizkigu, Azkoitia 700 ekimenaren barruko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu, eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko delegazioek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten bateratzearen arrazoiak aipatu ditugu. Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro-kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide