Azkoitiko Musika Bandako kideak, 1956-1957 inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko ots. 4a, 09:00
Azkoitiko Musika Banda, 1956-1957 inguruan. (Josu Arroitajauregi)

1956-1957an musikari askok osatzen zuten Azkoitiko Musika Banda, taldean oraindik emakumerik ez bazegoen ere. Kalejira eta kontzertu ugari eskaintzen zituen garai hartan ere.

Azkoitiko Musika Bandak ibilbide eta historia luzea ditu atzean. Duela 155 urte sortu zen, 1868 urte amaieran, eta orduz geroztik indarrean jarraitzen du taldeak, herriko ekitaldiak girotuz eta kontzertu ugari eskainiz. Inauterietan izango du bandak hurrengo hitzordu berezia, urtero bezala kalejiran ibiliko baita herriko kaleetan barrena.

Gaur egun bezalaxe, 1950ko hamarkadan ere kaleak girotzen zituen Azkoitiko bandak, eta musikari ugariz osatuta zegoen taldea, nahiz eta artean oraindik emakumerik ez zegoen. Argazkian 1956-1957 inguruko musika banda ageri da, beraien instrumentu eta guzti, herrian eskainitako kontzertu baten ostean. Josu Arroitajauregi argazkilariaren bildumatik hartutako argazkia da.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide